XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herensugearekin itun bat egin behar dugu.

Arrantzaleak atzo etorri ziren itsasotik.

Oharra: Gogoan ukan, zein atzizkik egiten duen izenlagun, eta zeinek aditzlagun. Izenlagunak izenari lotzen baitzaizkio; eta aditzlagunak, berriz, aditzari.

Elkarrikusketa, / langile (fabrikatzaile) bati, / interview.

Aukera ezazue ongi norengana joan, oso garrantzizko baita.

Zuetariko baten aitarengana behar bada.

Jakin nahi duzuena galdetu: zer lan egiten duten, zenbat langile... nola egiten den lana... istripu asko izaten den... nora saltzen duten... zertarako balio duen... zenbat langile bulegoetan... lan zikina ote den... zenbat ordu, haserre asko izaten al den... kontrola zer den... ugazabek zer egiten duten... nagusiak nortzu diren... asanbladarik egiten al duten... langile batzorderik....

Zenbat lagun zabiltzate zeuen lantegian? / Mirandaola (Legazpia) 1580-V.

Langile txarraren eskuan, tresna guztiak txar.

EUSKAL OLA ZAHARRAK.

Joseba Intxausti.

Euskal historia bere luze-zabalean piska bat ikusmiratu duenak badaki, euskal gizona langilea izan dena, lanari emana.

Artzantza eta laborantza zaharrenetatik hasita, aurrera jo zuen langile harek.

Gure herri xumeak ez du konkista sonaturik egin; baina, sorterrian eta herbestean, lanari emana agertzen zaigu bere hemengo egonean eta nonahiko ibilietan....